NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Itxaso del Olmo Lopez

Bilbo, 1988

EIZIEko bazkide


kontaktua

Ingeles Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (2010), eta ikasketak bukatu bezain laster Estatu Batuetara joan zen graduondoko formakuntza egitera. Bertan, bere lehenengo masterra burutu zuen (Florida Atlantic University, 2013), Literatura Hispanikoen alorrean, ardatz izanik genero poetikoaren azterketa eta kritika. Irakaskuntza lanetan ere jardun zuen, gaztelania-eskolak ematen hainbat unibertsitatetan (UMW, FAU, FSU).

Atzerritik bueltan egin zituen lehen pausoak itzulpengintzan. Formakuntza egin zuen lehenengo eta gero itzultzaile lanetan hasi zen. Hizkuntzekiko zaletasun horrek interpretazio mundura bultzatuta, 2021ean Konferentzia Interpretazioa graduondoko titulua lortu zuen (Estudio Sampere / Universidad Francisco de Vitoria).

Egun, bere lanaren ardatz nagusia literatura-testuen itzulpenak dira, poesiarenak batez ere.

2024-03-18

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
komunikazioa, marketing-a, turismoa
literatura
haur eta gazte literatura
narratiba
poesia
saiakera
ikus-entzunezkoak
azpititulazioa
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
ingelesa
interpretazioaaldiberekoa
loturazkoa
xuxurlaketa
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
ingelesa

liburuak
 
bestelako testuak

Alaska [sample]  Suarez, Castillo (2023) [eu - en]

testu mota: Poesia
non argitaratua: BasqueBooks.eus -
oharrak:

Hitzaurrea eta lau poema.


        testua on-line

Lanzarla al aire : [exposición] = [Airera bota : erakusketa = Toss in the air : exposition] : Miguel Marina  Calvo, Ángel ; Negro, Álvaro (2020) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Lanzarla al aire : [exposición]
testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: BilbaoArte Fundazioa
bilduma: BilbaoArte 2020; 4
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
 
« atzera egin

PDF bihurtu