honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2005ean, eta EHUko Interpretazio Sozialaren Oinarriak graduondokoa eta Edinburgoko Heriot Watt Unibertsitateko Ingelesa/Gaztelania Interpretazio Ikastaro Aurreratua egin nituen jarraian. Edertrack eta Irusoin bikoiztetxeetan ikus-entzunezko itzulpenean espezializatu eta hainbat urtez jardun ondoren, hizkuntza arduradun izan nintzen Mixer Servicios Audiovisualesen.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Julen Gabiria: "Inoiz baino beharrezkoa da Palestinaz hitz egiten jarraitzea". Joe Saccoren Gerra Gazan, Gazako oin-oharrak eta Palestina komikien itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2026-05-07)
«Euskara bizia erabili nahi izan dut, freskoa eta adierazkorra». Ainhoa Mendiluze, Speak nobelaren itzulpenaz eta Minaberri bekaz (El Correo, 2026-05-02)
«Asko gustatu zait itzulpena». Oihana Aranaren iritzi-zutabea (Berria, 2026-05-02)
Leire Mendiburuk 'Ekologia pirata baten alde' saiakera euskarara ekarri du. Katakrakek argitaratu du Fatima Ouassak-en liburua (Anboto, 2026-05-02)