NOR da NOR
|                                             || zerrenda
Patri Urkizu






Biografia

Idazle eta itzultzailea, Filologia Erromanikoa ikasia Salamankan, eta Euskal Filologian doktorea. Deustuko eta Bordeleko unibertsitateetan irakasle izana da, eta Espainiako UNEDen euskara eta euskal literaturako eskolak emana.

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izan zen 1988-1993 bitartean, baita Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura alorreko zuzendari ere. Euskaltzain urgazlea da, eta, literatur lan propioez gain, ikerketa ugari argitaratu ditu, baita euskal testu zahar askoren edizioak prestatu ere. Sari ugari irabazi ditu; besteak beste, Unamuno ipuingintza saria, Pio Baroja saria, Kritika Saria eta Irun Hiria saria.

Literatura Unibertsala bilduman, Montesquieuren Pertsiar Gutunak du itzulia.

 

Loturak

- Wikipedia

2018-10-10

 

 


liburuak
 

Persiar gutunak  Montesquieu (2016) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Lettres persanes
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1721
argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Frantzia

        testua on-line

Persiar gutunak  Montesquieu (1994) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Lettres persanes
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1721
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 38
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Frantzia

        testua on-line

Behin errementari batek... Garibairen istoriotxoak  Garibay, Esteban (1987) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Txertoa
bilduma: Larrun
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria
 
« atzera egin

PDF bihurtu