NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Xabier Mendiguren Bereziartu

Ezkio-Itsaso, 1945

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia

Letretako ikasketak amaitu ostean, euskararen eta euskal literaturaren irakaskuntzari ekin zion, eta ikastolen planifikazio didaktiko eta pedagogikoan parte hartu zuen. Testuliburuak ondu nahiz euskaratzen lan eskerga egindakoa dugu; hain zuzen ere, IKER taldearen sortzaile izan zen 1974an, zeinak Saioka euskarazko lehen ikasliburuak sortu baitzituen.

 

Geroago, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren sorkuntzan parte hartu zuen, eta hango irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen 1990era arte. Eskola hori izan zen, 1987an, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen sorburu, Mendigurenen beraren eta beste zenbaiten lankidetzari esker. Era berean, Senez aldizkariaren sorkuntzan ere parte hartu zuen, zeina erreferentzia garrantzitsua baita itzultzaile eta itzulpengintzaren ikerlarientzat. Pentsamenduaren Klasikoak bildumaren zuzendari teknikoa izan zen. 1989an, literatur itzulpenik onenaren Euskadi Saria jaso zuen Robert Laxalten Dominique Artzain Xiberotar bat Nevadan euskaratzeagatik. Euskaltzain urgazlea da, eta Euskararen Kontseiluko Idazkari Nagusi izan zen.

 

Haur literaturako itzultzaile nekaezina izan da, batik bat ingeles eta alemanetik. Hala ere, haren itzulpen jarduna ez da narratiba eta saiakerara soilik mugatzen: zenbait lan lexikografiko ere euskaratu ditu, eta EITBrentzako ikus-entzunezko itzultzaile ere izan da. Itzulpen jardunaz gain, obra orijinalak ere idatziak ditu, batik bat kontakizunak eta politikaren eta historiaren inguruko entseguak.

 

Mendigurenen saiakeragintzaren baitan, ezinbestekoa da traduktologiari eta itzulpengintzaren historiari buruzko zenbait lan aipatzea: Itzulpen teoriazko ezagupenak (Lazkao, Pax, 1982), Itzulpengintza, historia eta teoria (Donostia, Elkar, 1995), Euskal Itzulpengintzaren Historia Laburra (Donostia, Elkar, 1995). Obra horietan itzulpengintzari buruzko teorizaziorik garrantzitsuenak biltzen ditu, eta euskarazko itzulpengintza periodizatu eta aztertzeko lehen saiakerak gauzatzen. Liburu horiei eta Senez, Riev eta Jakin aldizkarietan plazaratutako artikulu ugariei esker, ez dago zalantzarik Xabier Mendiguren dela euskaraz traduktologiaren inguruan jardun duen egilerik oparoenatakoa.

 

Finean, azken hiru hamarkadetan Euskal Herriko itzulpen jarduna modernizatzeko eragilerik indartsuenetako bat izan da, eta azpimarragarria da itzulpenen maila jasotzeko eta itzulpenaren inguruan hausnartzeko egindako haren ekarpena.

 

Loturak:

- Xabier Mendigurenen lanak Inguma datu-basean.

- Artikulua Senez aldizkarian, ibilbideari buruz.

- Elkarrizketa elearazi blogean.

2015-11-07

 

 

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
literatura
antzerkia
haur eta gazte literatura
narratiba
saiakera
alemana
errusiera
frantsesa
gaztelania
ingelesa
italiera
euskara
gaztelania
interpretazioaaldiberekoa
gaztelania
italiera
euskara
zuzenketaalemana
errusiera
frantsesa
gaztelania
ingelesa
italiera
euskara
gaztelania

liburuak
 

Michael Kohlhaas  Kleist, Heinrich von (2018) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Michael Kohlhaas
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1811
argitaletxea: Katakrak
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herria: Alemania

Hautapen-ahaidetasunak  Goethe, Johann Wolfgang von (2016) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die Wahlverwandtschaften
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1809
argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Ipuinak [Antologia]  Txekhov, Anton (2016) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Errusia

        testua on-line

Ivan Ilitxen heriotza  Tolstoi, Lev (2016) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: Смерть Ивана Ильича
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1886
argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Errusia

        testua on-line

Michael Kohlhaas  Kleist, Heinrich von (2016) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Michael Kohlhaas
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1811
argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Giza historia ulertzeko azterketa: saiakera antologia  Berlin, Isaiah (2009) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Proper Study of Mankind: An Anthology of Essays
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1997
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: XX. mendeko ondarea
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.

        testua on-line

Karl Marx: idazlan hautatuak  Marx, Karl (2004) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia  Schumpeter, Joseph A. (2002) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Capitalism, Socialism and Democracy
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1942
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Austria

        testua on-line

Morala eta erlijioaren bi iturriak  Bergson, Henri (2002) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Les Deux sources de la morale et de la religion
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1932
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Frantzia

        testua on-line

Kritikak
Zabalaren deia Markos Zapiain / Euskaldunon Egunkaria, 2002-12-07

Diosalak espirituen gaztelutik  Brezina, Thomas (2001) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Grüsse aus dem Geisterschloss
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail laranja
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

Holaxe dira gauzak!  Salaberria, Garbiñe (2001) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail gorria
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Espainia

Eskeleto bat hegazkinez  Brezina, Thomas (2000) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Das Skelett im jet
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée De Brouwer
bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail laranja
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

Xake nobela  Zweig, Stefan (1999) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Schachnovelle
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1941
argitaletxea: Alberdania
bilduma: Narrazioa
argitaratze lekua: Irun
jatorrizkoaren herria: Austria
Kritikak
Buztina zirimolaren aurka Markos Zapiain / Euskaldunon Egunkaria, 2000-06-17
Mundu baten amaiera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-05-29
Xakearen erakargarritasun betierekoa Jon Alonso / Euskaldunon Egunkaria, 1999-05-29
Xakea eta bizitza Javier Rojo / El Correo, 1999-05-19

Mundua nahimen eta errepresentazio gisa  Schopenhauer, Arthur (1999) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die Welt als Wille und Vorstellung
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1819
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

A zer danbatekoa!  Bayé, Enric (1999) [ca - eu]

jatorrizkoaren titulua: ¡Qué zambombazo!
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail laranja
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Katalunia

"Arreba izutu" operazioa  Brezina, Thomas (1999) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Unternehmen schwerternschreck
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail laranja
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

Ezta inola ere!  Nöstlinger, Christine (1999) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Sowieso und überhaupt
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Aizkorri
bilduma: Topaleku
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

Tira-biran  Fernández, Carme (1999) [ca - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Ipotxak eta erraldoiak | Sail laranja
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Katalunia

Hiawatha  Longfellow, Henry Wadsworth (1998) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Hiawatha
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkarlanean
bilduma: Klasikoen Kutxa; 3
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Espainia

Moralaren genealogia  Nietzsche, Friedrich (1997) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Zur Genealogie der Moral
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1887
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Jette  Härtling, Peter (1996) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Jette
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Xaguxar; 77
argitaratze lekua: Baiona
jatorrizkoaren herria: Alemania

Sorgin-tren berdearen misterioa  Brezina, Thomas (1996) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Das Geheimnis der grünen Geisterbahn
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail laranja
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

Zeru urdina  Tschinag, Galsan (1996) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Der Blaue Himmel
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail gorria
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

Izpiritu-zientzietarako sarrera  Dilthey, Wilhelm (1995) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Einleitung in die Geisteswissenschaften
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1883
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Bingo Brown, ijito maitalea  Byars, Betsy (1995) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Bingo Brown, gypsy lover
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail gorria
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Lari Fari Hortzandi  Janosch (1995) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Lari Fari mogelzahn
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail laranja
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

Katua eta sagua  Grass, Günter (1994) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Katz und Maus
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1961
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 39
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Naturako nahimena  Schopenhauer, Arthur (1994) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Anaren historia  Fiechtner, Urs M. (1994) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka; 39
argitaratze lekua: Baiona
jatorrizkoaren herria: Alemania

Bruce Springsteen adiskidea  Major, Kevin (1994) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Dear Bruce Springsteen
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Epotxak eta erraldoiak | Sail Gorria
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Hautapen-ahaidetasunak  Goethe, Johann Wolfgang von (1993) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die Wahlverwandtschaften
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1809
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 23
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Longaina  Gogol, Nikolai Vasilievitx (1993) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: Шинель
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1842
argitaletxea: Erein
bilduma: Bartleby
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ukrania
Kritikak
Estalkia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-06-19

Michael Kohlhaas  Kleist, Heinrich von (1993) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Michael Kohlhaas
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1811
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 36
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Margolo, tinta-munstroa  Scheffler, Ursel (1993) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Atze, das tintenmonster
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: SM
bilduma: Baporea | Urdina; 11
argitaratze lekua: Arrigorriaga
jatorrizkoaren herria: Alemania

Matxura  Dürrenmatt, Friedrich (1992) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die Panne
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1956
argitaletxea: Erein
bilduma: Bartleby
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Suitza

        testua on-line

Peter Camezind  Hesse, Hermann (1992) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Peter Camenzind
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1904
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 20
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Herioa Venezian  Mann, Thomas (1992) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Der Tod in Venedig
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1911
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 21
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Honela mintzatu zen Zaratustra  Nietzsche, Friedrich (1992) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Also sprach Zarathustra
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1883
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania

        testua on-line

Sudurra  Gogol, Nikolai Vasilievitx (1992) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1835
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
Kritikak
Petersburgoko sudurra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1992-10-10

Eskua bete izar  Schami, Rafik (1992) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Eine Hand voller Sterne
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1987
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Alemania
Kritikak
Suge enkantatzaileen gisa Patxi Zubizarreta / Egin, 1992-12-06

Franze  Härtling, Peter (1992) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Fränze
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Xaguxar; 15
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Alemania

Ivan Ilitxen heriotza  Tolstoi, Lev (1991) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: Смерть Ивана Ильича
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1886
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 11
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Errusia

        testua on-line

Bandolariaren andregaia  Lobe, Mira (1991) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die Räuberbraut
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: SM
bilduma: Baporea; 25 | Gorria; 6
argitaratze lekua: Arrigorriaga
jatorrizkoaren herria: Alemania

Hodeia  Pausewang, Gudrun (1991) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die wolke
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka; 15
argitaratze lekua: Baiona
jatorrizkoaren herria: Alemania

Ingeles bat etxean  Nöstlinger, Christine (1991) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Das austauschkind
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka; 12
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Alemania

Rudi Mutturko txerri lasterkaria  Timm, Uwe (1991) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Rennschwein Rudi Russel
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul; 82
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Alemania

Gabon kanta bat  Dickens, Charles (1990) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: A Christmas Carol
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1843
argitaletxea: Erein
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

        testua on-line

Jenerala bere laberintoan  García Márquez, Gabriel (1990) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: El general en su laberinto
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1989
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Kolonbia

Ipuinak [Antologia]  Txekhov, Anton (1990) [ru - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 3
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Errusia

        testua on-line

Amona eta biok  Bröger, Achim (1990) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Oma und ich
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul; 81
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Alemania

Argi galdua  Loeff, An Rutgers van der (1989) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Het licht in je ogen
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul; 69
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Alemania

Irakasletxoa  Krenzer, Rolf (1989) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Der kleine lehrer
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul; 72
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Alemania

Otsokote-Basati  Escudié, René (1989) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Grand-Loup-Sauvage
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: SM
bilduma: Baporea; 13 | Urdina
argitaratze lekua: Arrigorriaga
jatorrizkoaren herria: Frantzia

Dominique, artzain xiberotar bat Nevadan  Laxalt, Robert (1988) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Sweet Promised Land
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1957
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB

Gorka Gudari  Hernandez Palacios, Antonio (1987) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Gorka Gudari
testu mota: Komikia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1987
argitaletxea: Ikusager
bilduma: Kondairako irudiak
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Kafea hartzen Iruñean  Laxalt, Robert (1986) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: A Cup of Tea in Pamplona
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1985
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Tipo eskematikoak Ainhoa Beola / El Diario Vasco, 1987-09-23
Kafea hartzea Iruñean: ongi moldaturiko kontakizuna Jon Kortazar / Eguna, 1987-01-22

Letagin zuri  London, Jack (1986) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: White fang
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul; 50
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Endrike VIII  Shakespeare, William (1985) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Famous History of the Life of King Henry the Eighth
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1613
argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
bilduma: Antzerti
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

        testua on-line

Kritikak
Endrike VIII Mikel Antza / Susa, 0000-00

Julio Zesar  Shakespeare, William (1985) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Julius Caesar
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1599
argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
bilduma: Antzerti
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

        testua on-line

Neurriari neurriaz  Shakespeare, William (1985) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Measure for measure
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1623
argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
bilduma: Antzerti
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

        testua on-line

Zeuk nahi duzunez  Shakespeare, William (1985) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: As You Like It
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1623
argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
bilduma: Antzerti
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

        testua on-line

Herio dantza  Strindberg, August (1985) [sv - eu]

jatorrizkoaren titulua: Dödsdansen
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1900
argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
bilduma: Antzerti
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Suedia

        testua on-line

Burkidea  Pavese, Cesare (1984) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Il Compagno
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1947
argitaletxea: Elkar
bilduma: Erdal literatura. Elaberria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Italia

        testua on-line

Izuaren aurpegia  Fo, Dario (1984) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Clacson, trombette e pernacchi
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1982
argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
bilduma: Antzerti
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Italia

        testua on-line

Kritikak
Izuaren aurpegia Mikel Antza / Susa, 1986-07

Sukaldean  Lissón, Asunción (1984) [ca - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: La Galera
bilduma: Apurrak; 4
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: Katalunia

Arlekino, bi nagusiren serbitzari  Goldoni, Carlo (1983) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Arlecchino servitore di due padroni
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1753
argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
bilduma: Antzerti
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: Italia

        testua on-line

Robin Hood  Cunillera, Antonio (1981) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: Robin Hood
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
bestelakoak

Julio Zesar  Shakespeare, William (1985) [en - eu]

non argitaratua: Antzerti-73

        testua on-line

Herio dantza  Strindberg, August (1985) [sv - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Antzerti-74

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu