NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Inaki Irazabalbeitia Fernandez

Donostia, 1957




Zientzia Kimikoetan lizentziatua (1980) eta doktorea (1986). Euskaltzain urgazlea

 Bere jarduera profesionala ez da itzulpengintzara lotuta egon. Euskararen normalizazioaren alorrean, Elhuyar taldean bereziki, eta politikan Aralar alderdian (zinegotzi, eurodiputatu, …), osatu du bere ibilbide profesionala.

 Zientzia eta teknologiako eskuliburuak eta zientzia-dibulgazioko saioak itzuli ditu nagusiki, tartean Isaac Asimov-en eta C.P. Snow-en lanak. Asimoven Unibertsoa. Lur launetik kuasaretaraino itzulpenarekin Bizkaiko Foru Aldundiko itzulpen-saria jaso zuen 1988an.

 Literatura-lanak ere publikatu ditu, zientzia fikzioko generokoak, eta hainbat literatura-sari jaso ditu, tartean ‘Alberto Handia zientzia fantasia’ saria hiru bider. Halaber, zientzia dibulgazioko ehunka artikulu idatzi ditu Euskal Herriko komunikabideetan eta kolaboratzaile izan da ETBn, Egin irratian eta Euskadi irratian.

EIZIE elkarteko sorreran parte hartu zuen.

 

Loturak

-       Inaki Irazabalbeitiaren lanak Inguma datu-basean

 

 

2017-11-22

 


liburuak
 

Bi kulturak  Snow, C.P. (2007) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Two Cultures
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1959
argitaletxea: Elhuyar
argitaratze lekua: Usurbil
Kritikak
Zientziak vs. letrak? Ion Olano / Gara, 2008-09-06

Unibertsoa : lur launetik kuasareetaraino  Asimov, Isaac (1988) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Universe: From Flat Earth to Quasar
testu mota: Zientziak eta teknologia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1966
argitaletxea: Elhuyar
bilduma: Islada
argitaratze lekua: Usurbil
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
beste itzultzailea(k): Joan Ignazio Abrisketa
 
« atzera egin

PDF bihurtu