NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Mikel Babiano Lopez de Sabando

Urretxu, 1985

EIZIEko bazkide


kontaktua

 

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen EHUn (Gasteiz, 2007), eta Irakasleen prestakuntzarako graduondokoaren parekoa den IGZ-CAP eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean (Salamanca, 2008). Literaturari eta idazketa sortzaileari buruzko masterra egin zuen Bergaran (Idazle Eskola eta UNED, 2015), eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzako graduondokoa EHUn (Gasteiz, 2018). Literatur itzulpenari buruzko tesia idazten ari da (EHU) eta Artearen Historiako graduko ikaslea da (UNED).

 

2007tik hona irakasle aritu da, Bigarren Hezkuntzako Institutuetan nahiz Unibertsitatean. EHUko irakaslea da, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Filologia Ingelesa eta Filologia Alemaneko sailean. Nürnberg-Erlangeneko Friedrich-Alexander Universität, Berlingo Freie Universität eta Frankfurteko Goethe Universität-ean ere lan egin du, euskararen, euskal literaturaren eta itzulpengintzaren ingurukoak irakasten, batik bat. Berlinen eta Frankfurten kasuetan, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez jardun du.

 

2008tik irakaskuntza eta itzulpengintza uztartu ditu, eta artearekin eta historiarekin lotutako saiakerak itzuli ditu, baita poesia eta prosa ere. Horien artean, aipagarriak dira A.E.J. Morris, W. Benjamin, B. Brecht eta M. Enderen lanak. 2019an, euskal poesiaren antologia argitaratu zuen Austrian (EYE Verlag argitaletxean), euskaraz eta alemanez. 

 

Halaber, idazketa sortzailea atsegin du, eta poesia eta nobela landu ditu. Zenbait literatur sari irabazi ditu (Urruzuno 2001, Leioako Udala 2013, Igartubeiti Baserri-Museoa 2014, Bergarako Udala 2014, Karmele Igartua 2015…), eta aldizkari eta antologietan argitaratu ditu bere lanak.



EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide izan da 2019tik 2021era.

 2021-05-31

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenaalemana
errusiera
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

Die Stimmen der Amsel [Antologia]  Aire, Henriette ; Alberdi, Uxue ; Anonimoa ; Anselmi, Luigi ; Aresti, Gabriel ; Arkotxa, Aurelia ; Arregi Diaz de Heredia, Ricardo ; Arrese Beitia, Felipe ; Artze, Joxean ; Azkona, Josetxo ; Bilbao, Leire ; Borda, Itxaro ; Chivite, Beatriz ; Dicharry, Eric ; Esteban, Mari Luz ; Gandiaga, Bitoriano ; Garde, Luis ; Goikoetxea, Jule ; Igerabide, Juan Kruz ; Irastorza, Tere ; Iturbide, Amaia ; Korta, Gabriel ; Lasa, Amaia ; Lete, Xabier ; Lizardi, Xabier ; Luigi Anselmi ; Lujanbio, Maialen ; Magdalena, Peru ; Meabe, Miren Agur ; Mirande, Jon ; Mujika, Tene ; Salamero, Andoni ; Sarriondandia, Joseba ; Suarez, Castillo ; Unzueta, Sorne ; Urretabizkaia, Arantxa (2019) [eu - de]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: EYE Literaturverlag der Wenigerheiten
bilduma: Am Herzen Europas ; 12
argitaratze lekua: Landeck (Tirol, Austria)
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Denbora, historia eta artearen inguruko testuak [Antologia]  Benjamin, Walter (2015) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Sans Soleil
bilduma: Txinpartak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania
beste itzultzailea(k): Teresa Pradera, Danele Sarriugarte Mochales, Amaia Donés, Iñaki Segurola

Momo  Ende, Michael (2019) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Momo
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1973
argitaletxea: Begiko
argitaratze lekua: Etxebarri (Bizkaia)
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania
Kritikak
Denboraren Aurrezki Kutxa Imanol Mercero / Berria, 2019-12-22

Agerkunderako gunea : erakusketa = Espacio para una aparición : exposición  Babiano López de Sabando, Mikel (2021) [zg - zg]

testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2021
argitaletxea: D'Museoa
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu