Biografia
Donostiako Kontserbatorioan musika ikasketak egin ondoren (1987), Hispaniar Filologia gradua eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean (1989).
Urnietako "Musikasi" udal musika eskolan akordeoi irakaslea izan zen 1987tik 1990era.
1990etik 1996ra Ingalaterran bizi izan zen, Londresen lehenbizi, eta Oxford hirian gero. Oxford University Press argitaletxearentzat lan egin zuen 1993tik 2015era, hiztegi elebidunetan nahiz testu liburuetan.
Itzulpengintza eta Interpretazio Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1997–1998 ikasturtean, eta geroztik itzultzaile-interprete dabil, freelance gisa. Interpretazio irakasle ere jardun du, eta 2004tik 2007ra bitartean "Interpretazio Praktikak eu–en" irakasgaia eman zuen, irakasle laguntzaile gisa, EHUko Itzulpengintza eta Interpretazio Graduan.
2016ko urtarriletik hona, DSS2016k eta Donostia Kulturak sortutako "Beste hitzak – Other Words" europar proiektuaren zuzendari artistikoa da.
EIZIEko idazkari nagusi izan zen 2001-2003 urteetan, baita elkarteko zuzendaritza taldeko kide 2003tik 2005era. Elkarteko beste jarduera batzuetan ere zuzeneko ardura izan du, esaterako, Literatura Unibertsala bilduma sustatzeko 2010an egin ziren saioetan, eta Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren barruan gauzatu ziren zenbait ekitalditan.
2018 -01 -11
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa loturazkoa xuxurlaketa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa | |
liburuak |
Viaje a la rebelión : Bio-gráfica de Agosti Xaho Urmeneta, Asisko (2021) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Aztihitza : Xahoren biografikoa
testu mota: Komikia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Pol·len bilduma: Edicions especials argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria |