honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Pierre Andiazabal Baionako elizbarrutiko kide izan zen eta 1968an elizbarruti arteko itzulpen-taldea sortu zenetik aritu izan zen liturgiako testuak itzultzen. EIZIEren Itzulpen antologia III liburuan talde lanean itzulitako eliz testuak irakur daitezke. 1950ean Gernika aldizkarian jardun zuen laguntzaile gisa, eta 1969an Uztaritzen sortutako Euskal Herriko Koralen Abesbatza (EHKA) elkartearen bultzatzailea izan zen, Pierre Narbaitz eta beste zenbaitekin batera.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela'' . Iñaki Mendiguren itzultzailea Harry Potter itzultzeaz (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Bikoteka aritzen gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak". Itziar Mendizabal, interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka; Hego Euskal Herrian espainiarra erabiltzen dugu". Jugatx Agirre, zeinu hizkuntzako interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)